Ficha de Novedades - Liburutegia
Euskara hizkuntza-eredu handietan eta txatbotetan bidea eginez
Badira jada bi urte edozein galdera erantzuteko eta mota guztietako atazak egiteko gai diren txatbotak agertu zirela, eta geroztik ChatGPT, Gemini, Copilot, Claude eta enparauak toki guztietan daude eta oso erabiliak dira. Tresna horien oinarrian hizkuntza-eredu handiak edo LLMak (Large Language Models) daude. Euskara eredu horietan egiten ari den bidea azalduko dugu artikulu honetan. Eta txatboten eta LLMen funtzionamendua ere azalduko dugu, euskarak horietan aurrera egiteko dauden zailtasunak ulertu ahal izateko batetik, baina baita ere garrantzitsua delako nonahikoa eta alor askotan gero eta beharrezkoagoa den edozein teknologiaren funtzionamendua ulertzea.



