irudia
Autor: Iñigo Martinez Peña

Ezinezkoaren alde : hutsunea egungo bizimoduan

 Egun, ezinezkoa ukatzen duen diskurtso kapitalistak egonezin berezi bat sortzen du. Merkatuak eskainiko omen digu hutsune eta ezinezko guztiak baztertzeko moduko konponbidea! Konponbide teknologikoa, farmakologikoa, psikologikoa, ideologikoa izan daiteke, berdin du bata zein bestea izan, baina “merkantzia” batekin ahalik eta azkarren ekingo diogu bizitzan irekitako zuloa estaltzeari. Bizitza, ordea, ez da erabat konpontzen: bizitza bizi egiten da. Eta, horregatik, ezinezkoei erreparatzea eta haiekin artelanean aritzea bide hobea dela uste dut. Bizitzeko, fi nean, ez dagoelako gidarik.