
Autor: Joana Miguelena Torrado, Odei Guirado Irasuegi, Maria Dosil
Haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko Gipuzkoako egoitza-harrerak: euskara, tutelatu ohien bizipenak eta hizkuntza-eskubideak
Artikulu honetan Gipuzkoako egoitza-harrerak, euskara, tutelatutako haurrak eta hizkuntza-eskubideak elkarlotzen dituen ikerlanaren emaitzak aurkezten dira. Informazioa jasotzeko, metodo kualitatiboa erabili da eta parte-hartzaileak egoitza-harreran artaturik egon ziren 18 eta 22 urte bitarteko 15 gazte izan dira; 15ei bakarkako elkarrizketa bat egin zaie eta gazte horietako 9k bi focus-groupetan parte hartu dute. Ateratako ondorio nagusiak izan dira egoitza-harreretan gaztelania nagusitzen dela eta profesionalen euskara-gaitasun faltak haurren eskubide linguistikoekin talka egiten duela; horrez gain, hezitzaile euskaldunak kontratatzea ezinbesteko eskakizuna izateko proposamena jaso da.