Lapurdiko mintzoen aurkezpen dialektologikoa
Lapurdi inguratzen duten berrikuntzen konstelazio franko dago euskararen geografian, baina lapurtar guztiak ez dira berdin mintzatzen, eskualde batetik bestera aldea dago, badira berrikuntza-eremuak Lapurdi barrenean ere, eta horien eskema aurkezten dut saio honetan. Ikuspegi xehea dakart Lapurdiko berrikuntzez eta erakusten dut zein berrikuntza-eremutakoak diren Lapurdiko hainbat eta hainbat hizkuntza-aldaera berri: batzuk hedadura handikoak dira, baina beste batzuk eskualde ttipiagoan baliatzen dira. Nafar-lapurtarra deitu ohi den euskalkiaren ezaugarrien kronologiaz ere mintzo naiz llabur.