detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Hartiz Azurmendi Arrue, Alba Garmendia Castaños, Jon Mentxakatorre Odriozola (argtz.) ; Alaitz Aizpuru Joaristi... [et al.]

Euskal pentsamenduaren garabideak

Liburu honen jatorrian UEUren Filosofia Sailaren bi egitasmo jakin daude. 2023ko uztailean, UEUren Udako Ikastaroen barnean egin zen «Filosofo Euskaldunen I. Bilkura»-tik eta Sailak urte horretan zehar antolatutako «Euskal pentsalariak Bigarren Hezkuntzako curriculum berrian» hitzaldi-ziklotik osatu dugu liburuaren muina. Helburuak ere egitasmo horietan antzeman daitezkeenak dira, gutxi-asko: euskaraz eta  Euskal Herritik jardu(te)n duten pentsalarien lanak elkarrizketan, zirkulazioan jartzea bateko; pentsatutako hori, gurean jorratu diren auziak eta horiei erantzuteko saiakerak transmititzea besteko.

Horretarako lan-tresna bat izan nahi du liburuak. Etorkizuneko pentsalariak hutsetik sortzen ez direla jakitun, eskura jarri nahi ditu erreferentziak, pentsagaiak, loturak  eta elkarrizketak; pentsatzen dugulako horiek ezagutuz, eztabaidatuz eta aberastuz etorriko direla garabiderik interesgarrienak. Horretarako, datozen kapituluetan irakurleak aukera izango du Euskal Herriko zenbait pentsalariren lana ezagutzeko edo horietan sakontzeko.

Visor de contenido web