irudia
Autor: [Komisarioa, Celia Palacio Ochoa ; testuak, Celia Palacio Ochoa, Juan Zapater ; itzulpena, Euskarabidea-Instituto Navarro del Euskera]

Ilargia uretan : [erakusketa]

Ilargia uretan Nafarroako Museoak paisaiaren ikuspegia erakusteko duen nahian du jatorria. Izan ere, gure lurraldean hain jorratuta dagoen gaia da, artista nafarrena, eta Celia Palacio Ochoari egindako enkargua. Komisarioak hiru izaera dituen proiektu bat aurkeztu du: duela urte gutxira arte emakumeen egiletzaren arte-lanak bilduma publikoetan eta panorama artistikoan izan duen presentzia eta ikusgarritasun eskasa konpontzea; garai, diziplina eta proposamen artistiko eta didaktikoak integratzea, ez bakarrik arte plastiko eta bisualen esparruan, baita gogoeta soziologiko eta filosofiko baterako azterketa-material baliotsu gisa ere.

Erakusketak paisaiaren generoari heltzen dio, 1894 eta 1993 bitartean jaiotako 34 artista nafarren (edo Foru Komunitatearekin lotura artistikoak dituztenen) hainbat ikuspegitatik. Hiru artista belaunaldi osatzen dute, eta horien 55 obra erakusten dira.