irudia
Autor: Josune Aznarez Alkat ; marrazkiak, Exprai

Ele ñoak


Liburu honetan Erronkariko euskaraz bildutako 23 testu labur aurkituko dituzu. Gehienak ipuinak dira, baina bi igarkizun eta haur txikiekin jolasteko kanta bat ere ikusiko dituzu.

Guzi-guziak XX. mendekoak dira; izan ere, hainbat ikertzaileri erronkarierarekiko interesa piztu zitzaien, eta hura aztertzeari ekin zioten. Ikertzaile horiek azken hiztunen bila ibili ziren herriz herri, eta, bertze gauza batzuen artean, orain hemen dakartzagunak jaso zituzten.