irudia
Autor: Beatrice Salvioni ; itzultzailea, Fernando Rey

Barrengaizto

 Lambro ibaiaren bazterrean datza hamahiru urteko Francesca, uharriak lepondoan eta ipurdi biluzian iltzatzen zaizkiola eta gainean gizon baten gorpua duela. Hurbil du Maddalena, uretan belauniko, lohiturik eta eztulka. Urtebete lehenago hasi zen bi neskatxen arteko harremana, Francesca txunditurik gelditu baitzen denek “Barrengaizto” deitzen zuten haren izaera matxinoarekin. Arau sozialak beste ezeren gainetik betearazten dituen amari entzungor eta kaleko mihi gaiztoek diotena gorabehera, Francesca Maddalenaren lagun taldera bilduko da bizitzeko molde askeago batez jabetu nahian. Hala ere, kolonietako gerrak eta erregimen faxistak temati jarriko dizkiete oztopoak bi lagunei, eta zapalketa misogino eta bereizkeria sozial askotarikoei aurre egin beharko diete. Elkarrekin eta eskuz esku egin ere.