Jean Etxepare eta haurren primak (1923-1927)
Gure artikuluan sartu aitzin, hitz bat Jon Casenaveren eskertzeko, hark baitigu jakinarazi XX.mende hastapenean Ipar Euskal Herrian, haurren primak antolatuak izan zirela. Hain zuzen, lan honendako behar baitzen gisa batez gure aztergaia denboran mugatu, hautatu ditugu mediku euskatzaleak Eskualtzaleen biltzarra elkartean eraman zituen buruzagitza urteak (1923-1927). Gure esker beroenak beraz zuri Jon, gai loriagarri hau ezagutarazirik.