irudia
Autor: Itziar Idiazabal, Leire Diaz De Gereñu et Beñat Garaio

Euskara eleaniztasunean ikasten : autozuzenketak haurren ipuin-kontaketetan

Azken 15 urtean, Jon Casenaverekin hainbat lan egin ditugu euskararen ikastea edo eskuratzea ikertzeko, psikolinguistikak eta didaktikak ematen dizkigun baliabideak arakatuz. Elkarlan horren fruituak dira ELEBILAB eta IKER taldeetan egindako zenbait doktoretzatesiren zuzendaritza eta ebaluatze lanen partekatzea, beti elkar aberasgarria izan den ekimena. Ikerlan gehienek haurrek euskaraz kontatutako ipuina izan dute aztergai. Batzuetan euskara lehen hizkuntza dutenek, eta besteetan euskara bigarren hizkuntza eskolan ikasi dutenek osatu dute gure ikerketa enpirikoen populazioa, eta bildu eta aztertutako datuekin asko ikasi dugu elkarrekin. Ikerketak, behin eta berriz bilatzera edota berrikustera eramaten gaituen erakusgarri, ipuinen ekoizpenetan ikasleek erakusten/egiten dituzten autozuzenketak aztertuko ditugu lantxo honetan, eta bere apaltasunean, Joni esker ona adierazteko baliatu nahi genuke.