Espetxean sartzea : harrera gida = Entrar en prisión : guía de acogida
Dokumentu hau gida bat da eta espetxeko bizitzari buruz erabilgarria eta beharrezkoa den informazioa ematen du.
Dokumentu honetan azaltzen zaizkizu:
• Espetxeko bizitza nolakoa den bertan sartzen zarenetik aurrera.
• Presoen eskubideak eta betebeharrak.
• Presoak nola jar daitezkeen harremanetan familiarekin, lagunekin, abokatuarekin eta beste profesional batzuekin.
• Espetxeek ematen dituzten zerbitzuak eta laguntzak.
Espetxe bakoitzeko arauak azaltzen dituzten eta lege-informazio gehiago ematen duten beste dokumentu batzuk daude espetxeko liburutegian. Preso guztiek begiratu ditzakete dokumentu horiek. Espetxeko profesionalek ere behar duzun informazio guztia emateko daude.