irudia
Autor: Maite Vélaz; traducciones = itzulpenak, Unai Begiristain

Nosotras o atravesar cuerpos = Gu edo gorputzak zeharkatzea

Argitalpen honek sorkuntza-proiektua aurkezten du, Maite Velaz artistak Oteiza Museorako berariaz garatutako proiektua, praktika artistikoaren baldintzei eta eskulturari heltzeko moduei buruzko hausnarketa proposatzen duten artelanez osatua. Zeharkatutakoaren kontzeptuak zehazten du proiektuaren edukiaren garapen kontzeptualaren zati handi bat: materialak, denbora, Jorge Oteizaren erreferentziak edo eskultura bera zeharkatzea. Elementu horiek guztiak proposamen artistiko eta editorialaren abiapuntuak dira behin eta berriz, eta prozesu-izaerara eta besteekiko ezagutza- eta harreman-modu gisa jotzen dute. Argitalpen honek artistak garatutako proiektuaren tresna bisual oso bat biltzen du, baita "Esa escultura se llamaba cariño" izeneko sorkuntzako testu-lana, Peio Aguirrek egindakoa  eta "Cachitos" izeneko idatzi kritikoa; baita Nerea de Diego, Idoia Leache, Taxio Ardanaz eta Daniel Resano artisten esku-hartzeak ere.