irudia
Autor: Ander Lizarralde

Olabartarrak

Liburu honetan auzotarrak dira benetako protagonistak: Joxe Mari Arabaolaza, Juli Arregi, Bernabe Belategi, Carmen Markuleta eta beste asko, eta beraiek berritu dituzte garai bateko bizipen eta oroitzapenak: ofizioak, janzkerak, eskola, festak, ezkontzak, hiletak, gerra... Irakurterraza bakarrik ez, ikusgarria ere bada liburua, etxez etxe jasotako argazki asko eta ederrak bildu dituelako Lizarraldek. Gainera, auzotarren testigantzak eurek esandako modu-moduan jaso ditu eta, horri esker, euskara bera eta berbakerak nola aldatu diren ikusteko ere balio du.