irudia
Autor: Koldo Tellitu Mejia

Ni ikastola : XXI. mendeko ikastolen historia sozial bat

Liburu honek ikastolen onarpen sozialerako konplexuagoak izan diren garaietan jartzen du gogoa, XXI. mendean. Ikastolen mugimenduak azken 25 urteetan eremu pedagogikoan egindako ekarpen handiak ahaztu gabe, esparru sozial eta politikoari tarte zabala eskaintzen dio. Ikastolen mugimenduaren historia bizia izan da, bizia eta soziala. Izan ere, Herritik sortu eta herritarrekin elkarrekintzan aritu diren ikastolak eta euskal gizartea elkar elikatze baten historiaren subjektuak dira. Eta, unean uneko gizarte-bizitzak ikastoletan eragin izan duen bezala, ikastolen ibilbidea ekarpen iturri iraunkorra izan da Euskal Herriarentzat.