irudia
Autor: Alazne Fernandez de Muniain

Adinaren araberako bariazio lexikoa Imozko hizkeran : inkesta linguistikoak

Lan honek hiru belaunaldiren artean dagoen hizkuntza-aldakortasuna erakusten du. Adina faktore soziolinguistikoaren arabera, Imozko (Nafarroa) euskararen lexikoaren lagin bat aztertu dut. 60ko eta 80ko hamarkadetan egindako hainbat inkesta linguistikotatik abiatu naiz (Etxaide 1989, Pagola 1992 eta Huarte 2003) eta, gisa berean, zortzi hiztuni neronek doitutako galdeketa egin diet. Baiki, Imozko euskara etengabe aldatzen ari da, baina bereziki bizia izan da aldaketa azken mende erdion. Euskara batuaren eraginak aipamen berezia merezi du. Emaitzek ondoko ideia nagusi hauek dakartzate, besteak beste: (i) erdialdeko euskararen formek indarra hartu dute, nafarrerazko formen kaltetan; (ii) dialektoen berdintzera jo da eta tokian tokiko aldaki markatuak desagertzen ari dira, estandarraren alde eginez; eta (iii) zenbat eta lekukoa gazteago, hainbat eta hizkera hibridoago. Nolanahi ere den, elkarrizketaturiko gazteek, orokorki, bertako formei eusten diete.