irudia
Autor: Endika Uriarte Orbañanos

Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian : kasu-azterketa bat

Lan honen helburua ergatiboaren eta euskara-gaztelania kode-alternantziaren (KA) erabileraren arteko harremanetan sakontzea da, lehen hizkuntza (H1) euskara duen eta KA sarritan darabilen hiztun heldu baten kasu-azterketan oinarrituz. Ebidentzia enpirikoa lor-
tzeko bi metodo baliatu dira: batetik, elkarrizketa glotobiografikoa; eta bestetik, onargarritasun-juzguak. Soziolinguistika-literaturan elkartu gabeko bi alor horietatik, emaitzek ergatiboaren erabilera euskara bigarren hizkuntza (H2) duten hiztunen erabilerara hurbiltzen dela iradoki digute. Hiztunaren hizkuntza-ibilbidea kontuan hartuta, beraz, ergatiboaren erabilera hizkuntza-higaduraren ondorioa izan daiteke.