irudia
Autor: Ainhoa Leyaristi Oñederra

Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren adierazle bila euskal hiztunen ahotan : izen- eta aditz-morfologiaren erabilera

Hizkuntza Garapeneko Nahasmendua (HGN) 30 ikasletatik bik duen hizkuntza-arazoa da (Norbury eta beste 2016), baina sarri oharkabean igarotzen da arazoarekiko ezjakintasuna eta diagnostikorako erronkak direla medio. Lan honek HGNaren euskarazko adierazleak identifikatu nahi izan ditu, berariaz lan honetarako diseinaturiko zein estandarizatze-bidean dauden tresnak baliatuz. Emaitzek erakutsi dute, -ela eta -en konplementatzaile-markekin loturiko hutsak HGNaren balizko adierazleak direla. Gainera, hizkuntza-nahasmendurik ez duten nerabe euskaldunek ere adizki forma okerrak ekoizten dituzte.