irudia
Autor: Jon Basauri Alberdi, Iñigo Otaegi Etxezarreta

Adierazkortasuna euskaraz lantzeko proposamen didaktikoa : imitazio-jolasak

Gazteei euskarak ez die balio funtzio premiazkoak asetzeko, gaztelania behar dute haserretzeko, pozteko, harritzeko; nor izateko, alegia. Hezkuntzan, oro har, ahozko jarduna ez da lantzen, ondorioz, orriotan euskaraz eta ahozko adierazkortasuna lantzeko sekuentzia didaktikoa proposatzen da. Ikasleek kaleko hiztunen hizketaldiak imitatzea da lanaren muina, helburua baita ahoskera eta gorputz-adierazpena erregulatzen ikastea eta askotariko baliabide linguistikoak ezagutzea eta erabiltzea.