19 kamera
Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak. Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio. Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza. Garai batean, meatzariek eta zamaketariek okupatu zituzten kaleak dira, errepublikarren ideien agerpenaren lekuko izan zirenak eta hainbat belaunaldiren askatasunerako eta dibertsiorako plaza. Gero etorri zen lokal askoren itxiera, heroinaren agerpena eta emigrazioaren etorrera masiboa eta lehen arnasten zen giroa nahasi egin zen. Paisaia horretan aurkitzen dugu Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarra, iragarle gisa magiaren arlo guztietan bere zerbitzuak eskaintzen dituena. Biziraupen-senak bultzatuta, detektibe inprobisatu hasiko da, eta patuak eramango du Bilboko gizartearen behe mailarik apalenarekin bezala goi mailako jende finenekin erlazionatzera. Haien kaskarkeriek baina baita prestutasunak ere, gorabehera barregarrien sekuentzia bati bide emango diete, errealitate gogor baten kontrastean.