irudia
Autor: Ainara Martínez Matía

Emakumeak, hezkuntza eta euskara gerraosteko Bizkaian : istorio bat, protagonista batzuen hitzetan

Esku artean dugun ikerketa-lan honen bidez, gerra zibilaren ondoren emakumeek euskararen transmisioan, eta bereziki, irakaskuntza formalean izan zuten leku berezituan jarri da arreta. Ikuspegi berri bat eman nahi izan zaio emakumearen ikusgaitasunari: gerraostean euskararen indarberritzean emakumeek izan zuten rola aztertu da genero ikuspegitik. Euskararentzat zailak izan ziren garai sozio-politiko haietan emakumeek hartu zuten rola, izan zuten presentzia eta ondorengo belaunaldiei euskara transmititzeko izan zuten zeregina zein izan zen jaso da. Bizkaian euskarazko hezkuntzak izan zuen garabideari ere ekarpena egin dio.