Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean
Bertso eta bertsolari askoren berri ematen du liburu honek. Ez da hartan bertso doinurik falta, ugari bezain zehatzak dira bertsoen metrika eta beste alderdi teknikoen gaineko oharrak, jakingarriak betiere bertsoen testuingurua zehazteko eskaintzen diren argibideak, eta ugari, halaber, historia datuak. Bestalde, Irungo eta inguruko herrietako euskara moldearen berri ematen dute, zeharka bada ere, egileek bertsoen gainean eginiko hizkuntza ohar berezietan