Ficha de Novedades - Liburutegia
Axularren gerizapean
1925eko irailaren 17a. Axularren Eguna ospatzen da Saran. Hara bertaratu ziren "Eskual-Herriko idazle maitatuenak", bai Iparraldekoak -kasurako, Jean Barbier, J. Saint-Pierre Anxuberro eta J. Elizalde Zerbitzari elizgizonak, Jean Etxepare medikua eta Maddi Elizaga- zein Hegoaldekoak -A. Arzelus Luzear, F. Irigarai Larreko, A. Labaien, I. Lopez Mendizabal edo Migel Unamuno bilbotarra-. Axularren konjuruak elkarretaratu bide zituen. Ehun urte joan diren arren, orduko Axularren Egunak badu gozo bat oraindik ilaundu ez dena, eta maite, gaurko egunean ere maite ditugu han batu zirenak



