Ficha de Novedades - Liburutegia
2023ko EAEko eta Nafarroako aurrekontuen analisia : zer dago propagandaren atzean?
Txosten honetan EAEko eta Nafarroako aurrekontuak banan-banan aztertuko dira. Azterketa horretan sartu aurretik, datozen urteetako aurreikuspen makroekonomikoen errepasoa egingo dugu. EAEko aurrekontuari dagokionez, 2021, 2022 eta 2023ko aurrekontu-politikak jorratuko dira. Nafarroan, 2023ko aurrekontu-politika aztertuko da. Bi ataletan diru-sarrerak, gastua eta osasunera eta hezkuntzara bideratutako zenbatekoak aztertuko dira, besteak beste. Bestalde, osasuna eta hezkuntza bezalako gaietan Europarekiko alderaketa egin da. Azkenik, ondorioei atal bat eskainiko diogu, eta diru-sarreren eta gastuen arloko proposamen batzuk egingo ditugu.



