Ficha de Novedades - Liburutegia
Tipo:
Euskal biblioteka
Autor: [testua], Marina [Montero] Aguirre ; [irudiak], Concha Pasamar ; [itzulpena, Itziar Diez de Ultzurrun]
Mila istorio azalean
Gizon tatuatuaren sekretua da beti daukala azalean istorio bat kontatzeko.
Batzuetan, istorio berberak dira. Batzuetan, istorioak aldatzen dira. Batzuetan, marrazkiak dira aldatzen.
Beti da atsegina parkean barna paseatzea. Ezin konta ahala gauza egin daitezke. Gizon tatuatuarengana joatea da aukera dibertigarrienetako bat, istorio harrigarriak gordetzen baititu azalean.
Marina Aguirrek eta Concha Pasamarrek XX. mendearen hasieran giroturiko album ikusgarria eraiki dute, fantasiaz eta irudimenez betea, non gizon tatuatuaren marrazki ugarietako bakoitzak istorio harrigarriak kontatzen dizkion inguruan dabilen pertsona bakoitzari.

