Ficha de Novedades - Liburutegia
Galtzagorriak dabiltza etxean
Xabi gaztea bat batean esnatu da bere gelan, eta Zermin, Otili, Katixa eta Addi izeneko lau galtzagorri agertzen dira bere gelan batetik bestera eta bere gelako gauzekin jolasean. Xabiri gustuko duena galdetzen diote, eta honek idaztea gustuko duela esaten die. Galtzagorriek orduan, berarentzako hiru kontakizun asmatzea erabakitzen dute, berak lo egiten duen bitartean idatziko dituztenak. Esantzeak Xabik kontakizun horiek irakurri eta sekulako gozamena hartuko du, bai eta hiru kontakizun horiekin liburu bat sortu: Galtzagorriak dabiltza etxean.
Sustatzen diren balioak: Fantasia, irudimena, galtzagorriak, alegiak, familia arteko harremana, hitz jokoak, naturarekiko maitasuna, ezberdinarekiko errespetua, norberaren bidea aurkitzea, umorea, enpatia.

