Ficha de Novedades - Liburutegia
Martin Ugalde : leialtasun baten historia : herriminaren prosak
Herriko seme kutunaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Andoaingo Udala eragile ugarirekin lankidetzan sustatzen ari den ekintza sorta zabaleran barruan, Martin Ugalderen omenez Anjel Lertxundik idatzitako glosak osatu eta berrargitaratu ditu Euskara Sailak. Lana, Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak izenburupean plazaratu da eta Andoaingo Euskararen Erroldan izena emana duten herritarrek doan jasoko dute etxean. Liburua gaur aurkeztu dute egileak berak eta Alex Huitzi, Euskara zinegotziak.
1997 urtean Anjel Lertxundik (Orio, 1948) idatzi zuen Martin Ugalde: leialtasun baten historia. Glosak lanaren osaketa da mendeurrenaren harira argitaratu den liburu berria. Hain zuzen, urte hartan Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan ohorezko aipamena jaso zuen Martin Ugaldek, euskarazko kazetaritzari egindako ekarpen bikaina eskertzeko. Urte horretan bertan izendatu zuten Ugalde herriko seme kutun, hain justu. Orioko idazleak Ugalderi eginiko opari sentitua izan zen hura, bi idazleen elkarri zioten estimuaren eta zeukaten harreman estuaren emaitza.

