Ficha de Novedades - Liburutegia
C1 mailako idazlana erraz egiteko 150 ariketa
2007an argitaratutako 100 ariketa, EGA azterketako idazlana erraz egiteko liburuaren bertsio egokitua da hau. Izan ere, EGA zena C1 maila da gaur egun, Europako maila-sistemara egokituta. Liburu berrian, C1 maila eskuratzeko azterketako idazlana egiten trebatzeko, 150 ariketa berri biltzen dira, C1eko azterketetan orain arte jarritako eginkizunetatik abiatuta.



