Ficha de Novedades - Liburutegia
Tipo:
Biblioteca vasca
Autor: Nick Estes ; hitzaurrea: Garbiñe Elizegi Narbarte ; itzulpena: Danele Sarriugarte Mochales eta Amaia Astobiza Uriarte
Gure historia da etorkizuna : Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresitentziaren tradizio luzea
Eskerrak Emateko Eguna: horra hor kolonoen nazioak bere buruari kontatzen dion sorrera-istorio arketipikoa. Istorio horren arabera, natiboek eta kolonoek, indioilarra eta batata erreak janez, "bakea' erdietsi zuten Massachusetts estatuko Plymouth hirian, non, 1620an, kolonia bat ezarri baitzuten Mayflower itsasontzian iritsi ziren erromesek. 1637an, ostera, pekuota herriko 700 bat lagunen sarraski zentzugabea burutzeko, zera esan zuen Massachusetts Badiako Koloniako gobernari William Bradford-ek: Eskerrak Emateko Eguna ospatu beharra zela "garaipen odoltsuaren omenez, eta Jainkoari eskerrak emanez borrokan gailentzeagatik'. Bakea, lapurtutako lurretan, genozidioz blai dago



