detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Yann Coridian; marrazkiak, Gabriel Gay; itzultzailea, Miren Agur Meabe

Seme bakarra izan nahi dut

Paulek zortzi urte ditu. Ama eta aita ere baditu. Aitak hitz-joko txepelak egiten ditu, baina hori ez da arazoa. Arazo potoloa ama da. Tira, ez ama, baizik eta bidean datorren “hori”. Haurtxo bat. Beste haur bat familian, Paulen tokia hartuko duena. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, amaren tripa gero eta handiago doa. Ikaragarri handi, Paulek konortea galtzeko modukoa, bai gero. Horregatik, gaur aitarekin jatetxe batean afaldu, eta bihar eskolara ez! Dena litzateke bikaina “bestea” laster etorriko ez balitz. Baina badator, badator...

Visor de contenido web