detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Joseba Aurkenerena Barandiaran; marrazkilaria, Lander Zurutuza

Bideetan barna

Berrogeita hamaseiko otsailean sortu ninduten, elurte handiak Euskal Herria estaltzen zuenean. Hotz handia egiten zuen eta Jaizkibel mendiko basoak izoztu eta desagertu omen ziren. Horma-ziriak nonahi ikus zitezkeen. Horrela kontatu di date beti, bederen. Negu gorria igaro zelarik, udaberri ederra etorri omen zen eta kolore guztietako liliek euskal bazterrak alaitu zituzten.

Orduz geroztik, euskal herrietan hazi eta ibili naiz errati, beti bideetan barna. Garai hits hartan ukazioa zena odolean erein eta hazi zitzaidan, eta horixe izan da ene bizitza osoan egin dudana, ukazioari uko egin, eta ezinezkoa zirudien etorkizun oparo baten xerka euskal bideetan barna ibili. Ziburuko itsasaldean hegaka zebilen kaio errariari galde egin nion behin: Entzuten duka euskaldunen azken irrintzina? Entzuten duka lapurtarren azken arnasa? Eta ustekabean, kaioak adorez beterik erantzun: Ez, ez duk azkena izan en, itsasoak dakarren orroa udaberriaren iragarlea baita.

Visor de contenido web