Ficha de Novedades - Liburutegia
Hizteria: eskuko hiztegia
Hitz asmatuen hiztegia, hainbat lagunen parte hartzearekin osatua.
Hizteria. iz. Frantsesezko 'hystérie' eta grekozko 'μ?τρα' (utero) hitzetatik eratorritako histeria gaixotasun kronikoari egiten dio erreferentzia. XIX. mende amaiera arte, emakumeei diagnostikari ohi zitzaien ondoez hedatuena izan zen histeria, 75 orrialdeko sintoma-zerrenda luze bat zuena: likidoen erretentzioa, buruko eta tripako mina, sexurako grinarik eza, umore txarra edo "arazoak sorrarazteko joera", besteak beste. Egun, medikuntzan ez da termino hau erabiltzen, baina beste zenbait eremutan oraindik irauten du (ikus: "histerika bat zara" esamoldea).
Histeriadun emakumeak sendatzeko, medikuek masajeak ematen zizkieten klitorian eta baginan, eskuz edo bibragailuen bidez: "Paroxismo histerikoa" lortzea zen masajeen helburua, hau da, emakumea orgasmora iristea.
Asmatutako gaixotasun horri jarraiki, Hizteria ere asmatutako hitzez osatuta dago. Euskal Herriko alu-masajeatzaile finenek sartu dute eskua liburuxka honetan, eta hitz berri bakoitza definitu dute, plazer handiz.
Oraindik honelako tratamendu asko beharko ditugu guztiz sendatzeko.



