detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

general

Ciencia y conocimiento. Organización. Informática. Documentación

Autor: Julieta Barrenechea, Borja Luque, Julen Ibarra

Berrikuntza inklusiboan ikastea: berrikuntza-proiektu eta lurralde-politiketarako erronka bat

Berrikuntza-sistemak herrialde industrializatuetan hainbat suposiziotan funtsatu izan dira. Besteren artean, hauek aipa daitezke: berrikuntzako aktoreen artean rolen banaketa argi eta zurruna ezarri da; berrikuntza makro-ekonomiaren zerbitzura egon da; berrikuntza egitez aurrerabidearekin eta ongizatearekin identifikatzen da (OECD, 1972; Sarewitz, 1996).

Alabaina, berrikuntzaren oinarri ideologiko eta operatibo horiek pixkanaka -eta modu erlatiboan - auzitan ipini dira, adituek eta instituzioek berrikuntza prozesu konplexuagoa dela aitortu ahala. Izan ere, berrikuntza aktore, eskari, kontsiderazio, espektatiba eta balio ugariren arteko interakzioen araberakoa da. Horren harira, 1990eko hamarkadarekin berrikuntzarako «ekosistemak» eratzeko neurri politikoak garatuko dira. Modu honetan, berrikuntzako aktore akademiko eta enpresarialaren artean kultura ekintzailea eta kolaboratiboa sustatzeko programak eta estrategiak diseinatu eta inplementatuko dira (Lundvall, 1992).
 

Visor de contenido web