Ficha de Novedades - Liburutegia
Tipo:
Biblioteca vasca
Autor: Javier Pagola Lorente; argazkiak, Pello Pagola; marrazkiak, Edurne Iriarte; euskal itzulpena, Matías Múgica
Nafarroako paisaiak oinez eta begiz
Liburu honek, testuzkoa, irudizkoa eta entzutekoa, bi parte ditu. Lehenbizikoak, «Paisaia denboran», Nafarroako paisaien aniztasuna nahi luke aurkeztu, eta zentzumen guztien bidezko hautemate sakon baterako gomita egin, hainbat gogoeta lagun: nola sortu eta bilakatu zen paisaiaren ideia, eta zer gako historikok eta ekonomikok esplikatzen duten lur honek gaur duen itxura. Bigarrenak, «Lau urtaro oinez eta begiz jotzeko», urteko 52 asteetan joateko moduko beste hainbeste helburu-toki iradokitzen ditu. Ez da topogia bat, iradokizun bilduma bat baizik, Nafarroa garai zein Behereko paisaia unitate gehientsuenei bisita egiteko.



