detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Cesare Pavese... [et al.]; itzulpena, Joseba Urteaga

Lehen amodioa

Literatura sail honi hasiera emateko bidaien inguruko lau narrazio berezi bildu genituen Lau bidaia tituluko liburuan, eta gero, hamar urte geroago, antzeko zerbait egin genuen Lehen amodioa gaitzat harturik, lau idazle handiren lau harribitxi auke­ratuz, sekula ahazten ez omen den amodio ho­rren ingurukoak.

Lehenbizikoa, Lehen amodioa izenburua duena, Cesare Paveseren esku trebeari zor zaio, eta nahiko nabarmena da baduela kutsu autobiografikoa.

Bigarrena, Sylvie, nobela labur erabat erromantikoa dugu, hitzaren berezko zentzuan, Gérard de Nervalen lan garrantzitsuenetariko bat, eragin handia izan zuena Marcel Proustengan eta bere Denbora galduaren bila erraldoiaren "madalenaren" pasarte ospetsuaren sorreran.

Guy de Maupassanten Egun bat ibai ertzean ipuina da hirugarrena. Hori hartu zuen oinarritzat Jean Renoir zinema-zuzendari frantsesak bere film ederrenetariko bat egiteko, Une partie de campagne, hain zuzen ere.

Eta Samuel Becketten istorio bortitza duzu, irakurle, bildumatxo honen azken narrazioa, lehen amodioaren inguruko gorabeherei erremate on bat emateko.

Visor de contenido web