Ficha de Novedades - Liburutegia
Euskal mitologia haurrentzako ipuinak : euskal ipuin herrikoien bilduma
Belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho gure kultura osatzen duten pertsonai, mito eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta natura bera ere ulertu dituzte mitologian oinarrituz. Ezagutza eta sinesmen hauek belaunaldiz belaunaldi hazten joan dira.
Oraingoan aberastasun hau gure 3-7 urteko txikiengana hurbildu nahi dugu. Aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik umeengana ahoz transmititzeko helburua dauka.

