Ficha de Novedades - Liburutegia
Ulises
James Joyce (Dublin, 1882 – Zürich 1941) idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com¬ pany liburudendaren eskutik.
Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo¬ dernistak: “Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona”.
XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain¬ bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga¬ briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: “Joyce irakurri gabea nu¬ enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz¬ kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne¬ bakarrizketaren teknika”.
Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela¬eta kexatu zitzaionean: “Irakurri berriro”. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai¬ sulana.
Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, ira¬ kurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.



