Ficha de Novedades - Liburutegia
Ama Euskal Herria
Ez da Iturria aurkeztu beharrik. Berrogei urtez, Sud-Ouest egunkariko irakurleek egunero igurikatu dituzte haren marrazkiak, mundu zabaleko gaurkotasuna, maiz aztoragarria, fineziaz eta umorez larrugorritzen dutenak. Globaletik lokalerako bidean, jatorrizko euskal lurrean irmo sustraitua baitago, Michel Iturriak haren gorabeherak, maiztxo ere aztoratzeko modukoak, hurbiletik segitu ditu. Kultura dela, hizkuntza dela, politika dela, 1974az geroztik ia urtero izan du hari buruz marrazki bat edo gehiago egiteko aukera, bozkarioz nahiz lazturaz, baina hinki-hanka gabe.
Anne-Marie Bordes lankide eta adiskidearen elkarrizketa atarian duen liburu honek Iturriaren «euskal marrazkietarik» 110 hautatu ditu. Eta zergatik kopuru hori galdegin zaiolarik, hala ihardetsi du, solemnitate susmagarri samarraz: «Mitterrandek 1981n bere 110 proposamenak egin bazituen, nolatan eginen dut nik gutiagorik…».



