detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Montesquieu ; sarrera, Piero Venturelli, Felipe Juaristi Galdós; Esteban Antxustegi Igartua, Esteban

Gogoetak ; Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa

Zoriona edo zorigaitza, on edo gaitz ote den, barne-organoak nolakoak diren.

Onean, istripuek, aberastasunek, ohoreek, osasun-kontuek, gaixotasunek ematen edo kentzen dute zoriona. Haatik, gaitzean, istripuek luzatzen edo laburtzen dute zorigaitza.

Zorionaz edo zorigaitzaz mintzatzen garenean, tronpatu egiten gara beti; egoerak aztertzen baititugu, eta ez gizonak. Egoeraren bat ez da sekula zorigaiztokoa izango, baldin eta gustukoa bada; eta, esaten dugunean gizon bat, halako egoeraren batean egonik, zorigaiztokoa dela, ez dugu esan nahi gu ere, dauzkagun organoak edukirik, zorigabekoak izango ginatekeenik haren tokian bageunde.
 

Visor de contenido web