irudia
Autor: Xabier Hiriart

Aberriaren poemak

 Aberriaren gaia rekurrentea dugu euskal lirikaren arloan. Aberria, euskara, sorterria... euskal poeta gehienek landu dituzten gaiak dira. Saioak eta denbora guztietako euskal poetak sentitu dute herrimina eta agian sentmendu berori izan da, euskal poemagintzaren iturbururik garden eta joriena. Hemen aukeratu diren poemek modu diferenteaz izendatzen dute aberria, baina guztiek aberri bera kantatzen dute. Ez dira kontzeptu berdinak D´Etxepareren eta Arestiren aberriak, baina poeta bietan eragin berbera du sorlekuaren sentipenak.