irudia
Autor: Joxemari Iturralde

Ilargi horia

 «Iritsi da Melillara azkenean. Taxi-gidaria etengabe aritu zaio begira atzerako ispilutik. Noizbehinka irribarre egin dio eguraldiaz mintzatzean, aizu, bai sargori egiten duela gaur hemen, ez dago agoantatzerik, benetan, eta trafikoaz, zer, e?, eromen hutsa.
Plaza de Españako errotondara iritsi direnean taxi-gidariak bat-batean balaztatu du eta maletategitik ekipaia ateratzera jaitsi aurretik ostera ere irribarre maliziatsua eskaini dio ispilutik atzera begiratuz.
—Agian konpainia beharko duzu hiri honetan, neska gazteak, badakizu, relax, masajeren bat… —esan dio taxi-gidariak oraindik eserlekutik mugitu gabe eta begi batekin keinu eginez…»