Desagerpen kasu bat oporretan
Annette eta Fabrice euren gurasoekin oporretan daude bainuetxe-hotel handi batean. Aspertzeko gogorik ez dutenez, hotela esploratu nahi izango dute eta... egonaldia zirraragarri bihurtuko da Pennec ospetsua –polizia-nobelak egiten dituen idazle bitxia– saunako lurrun artean desagertzen denean. Kasu horrek benetan neurtuko du Voltaire kaleko detektibeen ikertzaile-sen ona.