Oi Europa!
Zer ote da Europa delako hori? Zer da europar izatea? Zerk egiten gaitu europar? Zertan datza europar berezitasuna? Europak ez dio utzi behin ere bere egiazko izaeraz eta helburuez galdetzeari.
Europaren Ideia nekez uler daiteke haren "jatorrizko gertakaria" den filosofiari erreferentzia egin gabe. Europa, batez ere, gertaera europarrik berezkoenaren sorburua da: filosofiarena. Ezinbestekoa da pentsamendu filosofikoaren presentzia Europaren gaineko eztabaidan.
Filosofiaren ikuspuntutik Europa zer den adierazi nahi luke saiakera honek. Nabarmenki europazaleak diren pentsalari batzuk mintzo dira hemen Europaren izateaz eta nortasunaz. Filosofo horien bidez, Europak bere buruaz egiten du gogoeta. Europa ez da filosofo garrantzitsu askoren sorlekua soilik, horien jardungai berezia ere izan da. Modernitate filosofikoaren tradizioan dago europar identitateari buruzko hausnarketa. Diderotek, Kantek, Leibnizek, Hegelek, Husserlek, Gadamerrek, Habermasek... beren ideien ekarpena egin diote.
Europar Batasuna kili-kolo dagoen honetan, ezinbestekoa da Mendebaldeko filosofiaren tradizio europazalea gogora ekartzea. Horixe da XIII. Miguel de Unamuno saiakera saria irabazi duen lan honen asmoa.