irudia

LiquidD___Play Fanbook : issue 01

Live Art emozioaren eremuan sakontzeko jakin-minetik sortu da. Jakin badakigu emozioaren eraginaren atzean milaka entsegu, konplizitate, garaipen eta desilusio daudela. Arte eszenikoak mailaz maila sentiberatasun berriak, lankidetza lanmetodo berriak, bereganatzen ari direla. Xehetasun eta ikuspegi horiek guztiak proiektu berri batean bildu nahi ditugu, uste osoa baitugu ezinbestekoa dela arte biziek, mugimenduaren eta gorputzaren arteek gaur egun sortzen, berregiten eta asmatzen dituzten emozioak erakustea, nahastea eta sustatzea. Hemen eta orain, gurekin emozionatzeko gonbita egiten dizuegu.