Zestoako musika historiaren konpasean
Danbolin Zulo Kultur Elkartekoek kaleratu dute Garikoitz Mendizabalek idatzitako “Zestoako musika historiaren konpasean” liburua. 200 orrialde baino gehiago ditu, 300 argazki inguru eta Zestoako mila herritar baino gehiagoren izenak jasotzen ditu.
Fernando Arzallus Zestoako kultur teknikari eta Danbolin Zulo Kultur Elkarteko kidearen esanetan, liburuan herriko musikari handiez gainera, musikari xumeek ere tokia hartu dute, «musikan Zestoan izan diren izar handiak aipatzen dira liburuan, baina herriko ehunka musikari azaltzen direla da liburuaren meritua. Musikari eta dantzari xumeak berreskuratu ditu Garikoitzek. Ehunka izen hoiek dira, herri honetan mendez mende, urtez urte eta egunez egun izan den eta egiten den kulturaren auzolanaren adibide.