Diseinu esperimentala bizi-zientzietarako
Diseinu esperimental ona argitasunez pentsatzean eta biologia ulertzean datza, eta ez matematikaeta estatistika-ariketa konplexuak egitean. Ikerketa onaren muina da hori, eta biozientzien irakaskuntza ororen bihotzean egon behar luke. Maiz, ordea, diseinu arrakastatsua saiakuntza- eta errore-prozesu gaitz baten ondoren etorri ohi da, baliozko denbora eta baliabideak alferrik galdu ondoren. Diseinu esperimentala bizi-zientzietarako liburuak gaurko ikasleak biharko ikertzaile bilakatzeko behar dituzten trebetasunez hornitzen ditu. Suspergarri gertatzen den estilo ulergarri eta argian idatzia, liburuak diseinu esperimentalaren funtsezko elementuen berri ematen du, era argi eta praktikoan, kontzeptu zailenak ere ulertzeko eta aplikatzeko modua emateraino. Diseinu esperimentalaren, estatistikaren eta etika-kontuen arteko erlazioa liburu osoan nabarmentzen da, ziurtatzeko diseinu esperimentala biologia-ikerketen testuinguru zabalago batean kokatzen duzula benetan, eta askotariko adibideak erabiltzen dira erakusteko nola aplika daitekeen teoria ikerketa aktiboan.