Tipo: Euskal biblioteka
Autor: Jacob & Wilhelm Grimmm, Suzanne Kaboc, Jose Antonio Sarasola, Benjamin Lacombe
Edurnezuri
Behin batean, negu bihotzean, erregina leihoaren ondoan josten ari zen. Ebanozko koadro hartatik elur-malutak ikusten zituen airean hegan, lumak bailiren. Bat-batean, atzamarra ziztatu zuen jostorratzaz eta hiru odol tanta erori ziren elur geruzaren gainera. Odolaren gorriak zuritasun distiratsuaren gainean eskaintzen zuen edertasunaz liluraturik, pentsatu zuen: "Ai, nire haurraren larruazala elurra bezain zuria balitz, haren ezpainak odola bezain gorriak eta ilea ebanoa bezain beltza!".
Benjamin Lacomben marrazki miragarrien bitartez aurkeztutako Grimm anaien klasikoa.