irudia
Autor: Maite Toledo Saralegi

Tekno + turismoa

Tekno+turismoa saiakera industria-, zientzia- eta teknologia-guneetan egindako ikerketa baten emaitza da, eta Gipuzkoako Deba arroa du erreferentzia-eremu geografikoa. Marko teorikoa, hala ere, antzeko ezaugarriak dituen edozein eskualdetara estrapola liteke. Teknoturismoa, batik bat, aisi- nahiz negozio-bidaiekin eta hezkuntzarekin (unibertsitateak, eskola teknikoak edota mintegiak) dago erlazionatuta, eta ekarpen bikoitza egingo die eskualdeei: batetik, enpresendako estrategia lehiakorra izango da; eta, bestetik, eskualdearen garapen eta hazkunderako akuilu.

Laburbilduz, honako hauek dira Tekno+turismoa saiakeraren erronka nagusiak: azaleratzen ari den turismo-aldaera baten berri ematea, teknoturismoaren baliabideak ezagutaraztea eta produktua sustatzeak ekarriko lituzkeen onurak aurreratzea.