Txingurriak: geldi hor!

Txingurriak zure etxera janari bila sartu badira, uxatzeko trikimailu hauek erabil ditzakezu:

- Espezieak

Baratxuria, kafe-aleak, erramua, menda edo beste belar eta espezia batzuk zure etxeko gune estrategikoetan jarri; elikagai horien usaina ez dute gustuko.

- Ozpina eta ura

Ozpina urarekin nahasi eta difusore baten laguntzaz, etxeko txokoak busti. Ozpin usainak txingurriak uxatzen ditu. 

- Talkoa edo klarion-hautsa

Uxatzaile naturalak dira.

- Laranja eta limoi azalak

Inurriek beren inurritegian pilatuko dituzte baina ez dakite deskonposatzean haientzat kaltegarria den substantzia bat sortuko dutela.

 

Irudia: Bruno, Pixabay


B1
25-04-2024
30908352
1235