Zure izena nola desagerrarazi

Informazio pertsonala ezabatzeko, ahaztua izateko eskubidea erabil daiteke; edozein pertsonak datu pertsonalen bat ezabatzeko, blokeatzeko edo kentzeko eskubidea dauka.

Horretarako, hau egin dezakezu:

- Informazio hori argitaratu duen enpresarekin harremanetan jarri eta ezabatzeko eskatu. Horretarako, enpresaren webgunean sartu eta harremanetarako datuak topatu.

- Hilabeteko epean erantzuten ez badizute edo erantzuna egokia ez bada, gorde eskariaren frogak eta erreklamatu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Hego Euskal Herrian bizi bazara).

Googlek ematen dizkizun aukerak:

- Googleri zure informazio pertsonala bilatzailetik kentzeko eska diezaiokezu: telefonoa, argazki pertsonalak...Horretarako galdetegi bat bete beharko duzu. 

- Kontuan izan eskaera horren bidez informazioa bilatzailetik desagertuko dela baina baliteke datu horiek zituen webguneak bertan edukitzen jarraitzea. 

 

Irudia: Dan Nelson, Pixabay


B2
11-04-2024
30885090
1608