• Autor: Kultur Atelier

Tetrabrikekin egiteko trikimailua

Gaurko trikimailuen atalean tetrabrikarekin diru-zorro bat egiten erakutsiko dizuegu, erosoa eta erabilgarria.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean tetrabrikarekin diru-zorro bat egiten erakutsiko dizuegu. Erosoa eta erabilgarria. Adi egon oso erraza da eta!

Trikimailu hau egiteko objektu hauek behar ditugu: tetrabrika, guraizeak, zinta itsaskorra eta belkroa
Lehenik eta behin, tetrabrikari tapa kenduko diogu eta zanpatu egingo dugu.

Jarraian, tetrabrikaren goiko aldea eta beheko aldea moztuko ditugu guraizeekin. Laukizuzen forma duen kartoi-zati bat eskuratuko dugu.

Laugarren urratsa tetrabrikari diru-zorro forma ematea izango da. Horretarako, tolestu egingo dugu: hiru tolestura egingo dizkiogu. Soberan gelditzen den brik-zatia moztu egingo dugu.

Tetrabrikak diru-zorro forma hartu du jada. Bosgarren urratsa, diru-zorroaren erdiko zatiak zinta itsaskorrarekin itsastea izango da.

Azkenik, diru-zorroa ixtekoa egingo dugu. Gure kasuan belkroa erabiliko dugu horretarako. Belkroa diru-zorroaren aurreko aldean itsatsiko dugu. Diru-zorroa ireki eta itxi egin daiteke. Jada, prest dago diru-zorroa! Nahi izanez gero, margotu gustuko duzun kolorez. Erraza, ezta?

Hau gure gaurko trikimailua. Hurren arte!